Albisteak

Maiatzerako?

Nelly Furtadok bere "bizi-estiloa" erakutsiko digu lan berrian

Garazi Urdanpilleta

Artista kanadarrak Twitter bidez iragarri du Lifestyle izena jarri diola diskoari eta ingelesari heldu diola berriz kantu berrietan. Agian, maiatzerako izango dugu esku artean.

Nelly Furtado estudioko lan berria prestatzen ari da. Artista kanadarrak berak Twitter bidez jakinarazi duenez, Lifestyle izena jarri dio disko berriari eta ingelesari heldu dio berriz ere kantu berriak osatzerako orduan. Interneteko hainbat iturriren arabera, agian, maiatzean helduko zaigu diskoa baina azkarregi dela dirudi, Mi Plan izeneko aurreko diskoa 2009ko irailean kaleratu zuela kontuan hartuta. Disko hartan gaztelaniaz abestu zuen kantariak.

Diskoa osatzerako roduan, Nelly&' || 'nbsp;Furtadok Timbaland izan du alboan diskoa ekoizteko eta Ryan Tedder (OneRepublic) eta Salaam Remi (Amy Winehouse) musikarien kolaboraziao izan du hainbat kantutan.