Albisteak

Estudioko 2. lana

MGMTren disko berria apirilean helduko zaigu

Garazi Urdanpilleta

New Yorkeko bikoteak, Oracular Spectacular estreinako lanarekin izandako arrakastaren ostean, apirilaren 13an Congratulations disko berria kaleratuko du.

MGMT taldeak apirilaren 13an kaleratuko du estudioko lan berria: Congratulations. Oracular Spectacular (2008) izeneko estreinako diskoak mundu mailan arrakasta itzela izan zuen, urteko diskorik esanguratsuenetakoa izendatu zuten eta taldea pop elektronikoaren erreferente bihurtu zen. Bigarren lana iristeko zain daude estilo horren zale guztiak.

Congratulations lanean bederatzi abesti berri dakartza MGMT taldeak. Bederatzi bidaia musikal sakon bildu dituzte diskoan eta taldeak berak ekoitzi du lana Sonic Boomekin batera. Jennifer Herremarien kolaborazioa izan dute lan berriko kantuetako batean.

Hauxe da Congratulations lanaren kantu-zerrenda:

"It''s Working"
"Song for Dan Treacy"
"Someone''s Missing"
"Flash Delirium"
"I Found a Whistle"
"Siberian Breaks"
"Brian Eno"
"Lady Dada''s Nightmare"
"Congratulations"