Bitxikeriak
Kortozirkuitu txikia
Bonoren ordenagailuak kea bota du Kongresuko Osoko Bileran
Erredakzioa
Ganberako presidenteak berehala erreakzionatu du eta mahai gainean zuen basoko ura bota dio.
Gaur goizean, Kongresuko Goiko Bileran Jose Bono Ganberako presidentea protagonista izan duen gertakari txiki bat izan da. Izan ere, goizeko lehen eztabaida ari zenean, Bonok bere mahai azpitik kea ateratzen ari zela ohartu da.
Parlamentuko iturriek adierazi dutenez, Kongresuko Mahaiko kideek aurrean duten ordenagailuen zerbitzariaren elikatze-iturriak izan duen arazo batengatik atera kea da.
"Ke haritxo bat ateratzen zela ikusi dut eta kableren bat bero egon zitekeela pentsatu dut", azaldu du Bonok. Ganberako presidenteak azkar erreakzionatu du, izan ere, mahai gainean zuen basoko ura bota du eta. "Itzali da eta ez da besterik izan", gaineratu du.
Ganberako presidenteak umorez jaso ditu "suhiltzaile" deitzen zioten komentarioak eta gertatutakoari garrantzia kendu dio: "Sute guztiak horrelakoak izatea gustatuko litzaidake, garrik gabekoak. Sentitzen dut garrei buruzko titular bat egin ahal ez izatea", esan du barrezka.