Ekonomia
Espainiak eta EAEk
Euskadi mundu mailan aurkezteko "bide berria" eraikiko dute
Redacción
"Euskadin suspertze ekonomikoa hasi egin dela" erakusten dute Eustaten azken datuek, lehendakariaren hitzetan. Dena den, nahikoa ez dela ohartarazi du.
Miguel Angel Moratinos Kanpo Arazoetarako ministroak eta Patxi Lopez lehendakariak bilera egin dute gaur Ajuria Enean, Gasteizen. Hedabideen aurrean egindako agerraldian azaldu dutenez, "Euskadi mundu mailan aurkezteko bide berria eraikitzen" hasiko dira hemendik aurrera.
Bilera egin ondoren, aurreko Jaurlaritzarekin, "batzutan ulergaitzak ziren arrazoiak zirela medio", Espainiako Gobernuak, kontsulatuak eta enbaxadak "Euskadiko interesak defendatzen saiatzen zirela ikusten genuen, baina ez genuen beti Jaurlaritzarekin oso harreman ona aurkitzen".
Hau dela eta, "Euskadiri buruzko gaiak eztabaidatzen ditugunean, Euskadi Europako erakunde guztietan onartu dezaten" lan egingo dutela esan du Moretinosek.
Bestalde, lehendakariak martxoan Brasilera egingo duen bidai ofiziala gogoratu du (karguan dagoenetik lehenengoa). Herrialde honetan Euskadiren presentzia areagotzen saiatuko dela azpimarratu du Patxi Lopezek.
Patxi Lopez lehendakariaren ustez, krisi ekonomikoaren "okerrena" atzean utzi dugu; dena den, enplegu nahikoa sortu arte, ez da krisia bukatuko, behintzat, galdu direnak eta enplegu berriak sortu arte.
Ajuria Enean egindako agerraldi batean, lehendakariak Eustateko (2009ko laugarren hiruhilekoan ekonomikoak % 0,2 gora egin du) azken datuei buruz hitz egin du.
"Euskadin suspertze ekonomikoa hasi egin dela" erakusten dute datuek, lehendakariaren hitzetan. Dena den, nahikoa ez dela ohartarazi du.
Dena den, krisiaren "okerrena igaro dela" uste du Lopezek eta Euskadiren egoera ekonomikoa hobetzen hasi dela baieztatu du, Estatuarena, aldiz, "berehala" egingo du hobera.
Euskal Exekutiboaren "kezka nagusia" lanpostuak sustatzeko beharrezko neurriak guztiak abian jartzea dela gogorarazi du.