Itxi

Txirrindularitza

5. etapa

Challenge de Mallorca: Greipel se lleva el Trofeo Magaluf-Palmanova

Erredakzioa

Alemaniarrak tropelkideak mendean hartu ditu esprintean. Euskaltel-Euskadi taldeko Koldo Fernandez de Larrea bigarren izan da eta hirugarren Footon Servettoko Manuel Cardoso.

Andre Greipel (Columbia) txirrindulari estatubatuarrak garaipena lortu du Magaluf-Palmanova Sarian, Mallorcako Challengeko bosgarren eta azken saioan. Koldo Fernandez de Larrea bigarren izan da.

Greipelek Tour Down Under, UCI Pro Tourreko aurreneko lasterketa, irabazi zuen, baina Mallorcan azken saiora arte ez du garaipenik erdietsi. Jens Voigt (Saxo Bank) herrikideak eguneko sailkapen konbinatuan lehenengo bukatu du.

Magaluf-Palmanova Sariko sailkapena:

1. André Greipel (ALE/Columbia) 4:13:17.
2. Koldo Fernández de Larrea (EUS/Euskaltel-Euskadi) d.b.
3. Manuel Cardoso (POR/Footon-Servetto) d.b.
4. José Joaquín Rojas (ESP/Caisse D''Epargne) d.b.
5. Jens Keukeleire (BEL/Cofidis) d.b.
6. Fabian Wegmann (ALE/Team Milram) d.b.
7. Jonas Jorgensen (DIN/Saxo Bank) d.b.
8. Andreas Schillinger (ALE/Team Netapp) d.b.
9. Rubén Pérez (EUS/Euskaltel-Euskadi) d.b.
10. Eduard Vorganov (RUS/Team Katusha) d.b.