Ekonomia
Lan erreforma
Maiatza baino lehen prest egongo da lan erreforma
Redacción
Akordioa "azkarra" eta negoziazioak "zuhurrak" izan behar direla esan dute Gobernuak, CEOE eta CEPYME patronalek eta UGT eta CCOO sindikatuek.
Elkarrizketa Sozialaren Jarraipenerako Batzordeak jarri du gaur data. Gobernuak erreformaren proposamena aurkeztu zuenetik bildu diren lehen aldi izan da.
Akordioa "azkarra", "lerro gorririk gabekoa" eta negoziazioak "zuhurrak" izan behar direla esan dute Gobernuak, CEOE eta CEPYME patronalek eta UGT eta CCOO sindikatuek.
Alfonso Moron Elkarrizketa Sozialaren Bulegoko zuzendariaren hitzetan, "epe muga zehatzik gabe, zentzuzkoena izango litzateke apirilaren bukaerarako akordioa izatea".
Joan den ostiralean Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea Gerardo Diaz Ferran Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidentearekin, Jesus Barcenas CEPYMEko presidentearekin eta Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOOko eta UGTko sindikatuetako idazkari nagusiekin bildu zen Moncloan lan erreformaren nondik norakoak azaltzeko.
Orduan, Gobernuak aurkeztutako lan erreformaren proposamenak ez duela enpresarien eta sindikatuen arteko oreka apurtzen esan zuen Zapaterok. Horren harira, ez duela eskubideen galera ekartzen gaineratu zuen.