Itxi

Mundua

New Yorken ospitaleratuta

Bill Clintoni larrialdiko ebakuntza egin diote bihotzean

Erredakzioa

Bularrean mina zuelako joan da AEBetako presidente ohia ospitalera. Arteria koronarioan bi 'stent' jartzeko ebakuntza egin diote.

Bill Clinton 63 urteko AEBetako presidente ohiari larrialdiko ebakuntza egin diote gaur gauean, New Yorkeko ospitalean, bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bularrean mina zuelako New Yorkeko Ospitale Presbiterianora eraman dute Clinton. "Bere kardiologoa bisitatu ostean, ebakuntza egin diote arteria koronarioan bi ''stent'' jartzeko", azaldu du Douglas Band presidente ohiaren laguntzaileak komunikatu batean.

"Clinton animatuta dago eta bere fundazioan lanean jarraituko du, Haiti laguntzeko eta berreraikitzeko", erantsi du Band.

Arterien estutzea zuzentzeko dispositibo bat da ''stent''a. Kasu gehienetan, ebakuntza izan eta 24-48 ordura alta jasotzen dute pazienteek. 2004an beste ebakuntza bat egin zioten Clintoni ospitale berean.