Itxi

kirolak

10 urteren ondoren

Atletico Madrilek Kopako finalerako txartela eskuratu du

Erredakzioa

Madrildarrek 3-2 galdu zuten Sardineron Racingen kontra, baina joaneko partidan lortutako 4-0eko markagailua izan zen erabakigarria. Sevilla-Atletico izango da final handia.

Atletico Madrilek Kopako finalerako txartela eskuratu du. Hamar urte igaro dira txapelketa horretako final bat jokatu zuen azken alditik. Racingek gol goiztiarra sartu zuen (Valerak bere atean 2. minutuan), hori zen kantabriarren helburu nagusia, markagailua partida hasi bezain pronto estreinatzea. Baina bost minutu geroago banakoa lortu zuen Jose Moratonek bere atean. Min egin zion gol horrek Racingi, baina erasoan jarraitu zuen, en zuen amore eman nahi.

Atsedenaldiaren ostean sartu zuten Quique Sanchezen gizonek bigarrena (51. minutuan, Juradok). Kanporaketa erabakita zegoen eta Quique zein Portugal aldaketak egiten hasi ziren.

Partida bukatzeko bi minuturen faltan binakoa erdietsi zuen etxeko taldeak (2-2) eta luzapenean garaipenaren, baina ez finalaren gola sartu zuen Tchitek.

Fitxa teknikoa:
&' || 'nbsp;

3.- Racing Santander: Mario Fernandez; Crespo (Oriol, 46''), Moratón, Torrejon, Christian; Munitis (Diop, 57''), Colsa,&' || 'nbsp; Lacen, Canales (Serrano, 73''); Xisco eta Tchite.

2.- Atletico Madril: De Gea; Ujfalusi, Perea, Dominguez, Antonio Lopez; Assunçao, Tiago (Raul Garcia, 58''); Valera, Jurado, Reyes (Simao, 66''); y Agüero (Ibrahima, 63'').

Golak:

1-0, 2.'' Valera, bere atean.

1-1, 7.'' Moraton, en propia puerta.

1-2, 51''. Jurado.

2-2, 89''. Xisco.

3-2, 91''. Tchite