Itxi

Ekonomia

Urtarrileko KPI

Prezioak %0,9 garestitu dira EAEn eta %0,5 Nafarroan urtebetean

Erredakzioa

Estatuko batez besteari dagokionez, inflazioa %1 jaitsi da abendutik urtarrilera, eta %1 hazi iazko urtarrileko datuekin alderatuta.

Prezioak %1,2 merkatu dira Euskadin abendutik urtarrilera, baina %0,9 garestitu iazko urtarrileko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur jakinarazi duenez.

Urtarrileko jaitsiera ondoko taldeek eragin dute batik bat: Jantziak eta oinetakoak (-%14,2), aisialdia eta kultura (-%1,6) eta etxeko hornidura (-%0,9).

Dena dela, talde batzuetan prezioek gora egin dute, garraioan (%1,6) eta alkoholdun edarietan eta tabakoan (%1,4).

Nafarroan, inflazioa %1,4 jaitsi da urtarrilean, baina %0,5 hazi da urtebetean, hots, Estatuan baino gutxiago.

Estatuko datuak

Estatuko batez besteari dagokionez, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) %1 jaitsi da urtarrilean merkealdiaren ondorioz, baina prezioak %1 garestitu dira iazko hilabete berdineko datuekin alderatuta.

Abendutik urtarrilera izandako jaitsieran eragin handien izan duten produktuak hauek izan dira: Jantziak eta oinetakoak (-%14,1), aisialdia (-%1,9) eta kultura (-%0,9).

Azpiko inflazioa (elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituena) %1,6 jaitsi da urtarrilean, eta urtetik urterako tasan %0,1ean kokatu da.