Teknologia
Erreminta berria
Google Buzzek 9 milioi post baino gehiago bildu ditu bi egunetan
Erredakzioa
Interneteko bilatzaileak, gainera, erabiltzaileen galderak eta erantzunak koordinatzen espezializatutako Aardvark sare soziala eskuratu du.
Bi egun besterik ez dira pasa eta Googlek jada Google Buzzen lehen estatistikak eta hobekuntzak aurkeztu ditu. Zehazki, konpainiak adierazi du aplikazio berriaren lehen bi egunetan 9 milioi post eta komentario sortu direla. Horrez gain, mugikor bidez 200 post baino gehiago bisitatu dituzte.
Hala ere, erabilera handi horrekin batera Google erremintari buruzko kritika ugari jasotzen ari da. Albiste ona konpainia erabiltzaileen ohar horiek aintzat hartzen ari direla da.
Emaileko kontaktuekin sare sozial bat sortzearen arriskua pribatuaren eta publikoaren arteko muga zehaztea da. Internautek gehien eskatu dutena erabiltzaile bakoitzaren perfilean azaltzen den jarraitzaileen zerrendan erabiltzaileen helbide elektronikoak ez ikustea da. Dirudienez, Googlek adierazi du informazio hori ezkutatzeko erreminta errazago bat sortuko duela.
Googlek bitartean sare sozialen alorrean beste pausu bat eman du. Interneteko bilatzaileak erabiltzaileen galderak eta erantzunak koordinatzen espezializatutako Aardvark sare soziala eskuratu du.