Ekonomia
BPGren datuak
Europako ekonomia motel; Espainia atzeraldian
Erredakzioa
2009ko azken hiruhilekoan Europako Barne Produktu Gordinak hazten jarraitu zuen (% 0,1), baina aurreko hiruhilekoan baino bi puntu gutxiago. Espainiak, bitartean, geldialdian segitzen du.
Europako ekonomiak hazten jarraitzen du eta horren erakusgarri dira 2009ko urriko eta abenduko datuak: Barne Produktu Gordinak % 0,1eko igoera izan zuen.
Nolanahi ere, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hazkuntza motelagoa izan da; izan ere, orduan Euroguneak % 0,4ko igoera izan zuen, eta Europar Batasunak % 0,3koa.
Bestalde, Espainiak datu negatiboekin jarraitzen du. 2009ko azken hiruhilekoan Espainiaren Barne Produktu Gordinak % 0,1eko beherakada izan zuen, hirugarren hiruhilekoan baino apur bat hobeto, izan ere, orduan jaitsiera % 0,3koa izan zen.
Aipatu datuak gaur eman ditu ezagutzera Europar Batasuneko estatistika bulegoak, Eurostatek.