Ekonomia
Ministroen Kontseilua
Espainiako Gobernuak 426 euroko laguntza luzatzea onartu du
Erredakzioa
Luzapenak otsailaren 16tik abuztuaren 15era artean diru-laguntzarik gabe geratu direnei eragingo die, eta horrela, milioi erditik gora langabe izango dira aparteko laguntzak jasoko dituztenak.
Espainiako Gobernuak 426 euroko diru-laguntza sei hilabete luzatzea onartuko du gaur eta horrela, otsailaren 16tik abuztuaren 15era artean diru-laguntzarik gabe geratu direnek jasoko dute laguntza, aurretik jaso ez badute, eta Gobernuak eskuartean dituen datuen arabera, 243.100 pertsona gehiagori eragingo die neurriak eta milioi erdi langabetik gora izango dira aparteko laguntzak jasoko dituztenak.
Horrela adierazi du Maria Teresa Fernandez de la Vega Ministroen Kontseiluaren ostean eskainitako prentsa aurrekoan. Lehendakari ordeak azaldutakoaren arabera, programa hau otsailaren 15ean amaitzen zen baina beste sei hilabetez luzatzea erabaki du Gobernuak.
Lan eta Immigrazio Ministerioak zehaztu duenez, 426 euroko laguntza luzatzeak diru-laguntzarik gabe geratu diren langileei soilik eragingo die.
Era berean, laguntza ezingo dute eskatu orain jasotzen dutenek, izan ere, sei hilabetez soilik jaso daiteke aipatu laguntza, luzatzeko aukerarik gabe. Diru-laguntza jasotzen dutenek lan munduan sartzeko ikastaroetan parte hartzeko konpromisoa hartu beharko dute.
Lan Ministerioak uste du 500 milioi euroko kostua izango duela neurriak.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea buru izango du Ministroen Kontseiluan ministro guztiak izan dira, Sustapenekoa eta Kulturakoa izan ezik.