Itxi

Zinema

Iruñean

Dokumental onenak saritu ditu "Punto de Vista" jaialdiak

Erredakzioa

Sari nagusiena Ben Russell zinemagilearen "Let each one go where he may" dokumentalarentzat izan da, "koloniaren osteko Surinamen murgiltze ausarata eta lehiartsua" erakutsi duelako.

Zine Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko jaialdiak, "Punto de Vista", saridunen izenak ezagutzera eman ditu. Ben Russell errealizadoreak egindako "Let each one go where he may" dokumentalak 10.000 euroko sari nagusia eskuratu du. Epaimahaikideen aburuz, "koloniaren osteko Surinamen murgiltze ausarata eta lehiartsua" erakusten du dokumental honek. Horrez gain, "zuzendariaren zinemako koreografiagatik eta dokumentala lantzeko erabilitako hurbilpen argiagatik" ere saritu dute.

Civivox Condestablen ostiral gauean izango den emanaldiak amaiera emango dio aurtengo edizioari. Kultura eta Turismo sailburua den Juan Ramon Corpasek banatuko ditu sariak.

Beste saridunak

JEAN VIGO SARIA: ''Los materiales'' (Espainia), Javier Fernandezena, Luis Lopezena eta Natalia Marinena (5.000 euro)
LABURMETRAI ONENA: ''Amanar Tamasheq'' (Espainia), de Lluis Escartinena (3.500 euro)
PUBLIKOAREN SARIA: ''Sweetgrass'', Lucien Castaign-Taylorena eta Ilisa Barbashena (2.000 euro)
EPAMAHAIKIDEEN AIPAMEN BEREZIA: ''Le Plein pays'' (Frantzia) Antoine Boutetena(1.250 euro)
BESTE AIPAMEN BEREZIA: ''The Darkness of day'', Jay Rosenblattena
X FILMS PROIEKTUAREN SARI BEREZIA: Chus DomInguezentzat (errealizadorea)