Itxi

Baskonia

22. jardunaldia

Caja Laboral-Valencia: Euroligako porrota ahaztera

Erredakzioa

Tiago Splitter zalantza da partidarako, atzo ez baitzen bere taldekideekin entrenatu orkatileko lesioa dela eta.

Caja Laboralek, Power Electronics Valencia hartuko du bihar 18:00etan Buesa Arenan. Gasteiztarrek, partida txukuna jokatu beharko dute Euroligan Khimkiren aurka jasotako porrota ahazteko . Ivanovicen taldeak, ligako 12. garaipena eskuratu dezake valentziarren aurka. Hala ere, 5. jardunaldian Caja Laboral gaindituz erakutsi zuen bezala, valentziako taldea indartsua da eta horregaitik arabarrek partida ona jokatu beharko dute.

Tiago Splitter pívot brasildarra zalantza da Baskonian, atzo ez baitzen bere taldekideekin entrenatu orkatileko lesioa dela eta. Gainera, Baracek oraindik mina izaten jarraitzen du oinean eta Lior Eliyahu israeldarrak pubisean molestiak ditu.