Itxi

Ekonomia

Sindikatuen mobilizazioak

Aralarrek sindikatuen mobilizazioekin bat egingo du

Erredakzioa

"Pentsio sistema propioa izateko euskal herritarrek aukeratzeko duten eskubidea" aldarrikatu du Abrilek.

Jon Abril Aralarreko koordinatzaile ordeak adierazi duenez, bere alderdiak bat egingo du martxoaren 2an eta 27an sindikatu nazionalistek egingo dituzten deitutako mobilizazioekin.

Donostian eskainitako prentsa aurrekoan Aritz Romero Hegoaldeko Zuzendaritzaren kideak eta Rebeka Ubera Batzar Nagusietan Aralarrek duen bozeramaileak adierazi dutenez, Gobernu zentrala, UGT eta CCOOrekin batera, "euskal gehiengo sindikalak nahi duenaren kontrako neurriak eta erabakiak" hartzen ari da.

Ildo honetan, patxi Lopez lehendakariak berak "erretiratze adina atzeratzearekin ados ez dagoela" adierazi du Abrilek.

Erabakitzeko eskubidea

Horren harira, "gai honetan ere euskal herritarrek aukeratzeko duten eskubidea" aldarrikatu du Abrilek.

Horretaz gain, Aralarren koordinatzaile ordearen ustez "onartezina" da Gobernu zentralak erretiratze adina 67 urtetan finkatzeko egin duen proposamena eta "kentzea" eskatu du "justifikaziorik ez" baitu.

"Aberastasunaren banaketa"

Aberastasuna banatzearen alde agertu da Abril, "fiskaltza politiketan aldaketa handia suposatzen duen arren", besteak beste, gutxieneko soldatak igoz.

Halaber, erakundeek "ahalegin handiagoak" egitea eskatu du "pentsiodunen maila pobreziatik aldentzeko", Espainiako pentsio baten bataz besteko kopurua 900 euro ingurutan baitago, eta "gutxiago kobratzen dutenak ere daudelako".