Itxi

Politika

Kongresua Salamancan

Gazteak terrorismoaren kontra heztea proposatu du Quirogak

Erredakzioa

Terrorismoaren Biktimen VI. Kongresuan, Eusko Legebiltzarreko presidenteak adierazi duenez, familietan "ETAren ekintzak babesten dituztela" diote EAEko gazteen % 18ak.

Terrorismoaren Biktimen VI. Kongresua gazteak balio baketsuetan hezteko eta indarkeriatik aldentzeko deialdiarekin amaitu egin da.

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak familiak "gorrotoa" baztertu dezaten balio etikoekin "haurrak hezi behar" direla adierazi du, batzuek "buru-jatea" jasaten baitute indarkeria defendatzen dutenen aldetik.

Quiroga kezkaturik agertu da Adingabeen Defendatzaileak egindako inkestaren datuekin, EAEko ikasleen % 18ak adierazten duenez, familietan "ETAren ekintzak babesten" dituzte.

Eusko Legebiltzarreko presidenteak argi dauka "ETArekiko justifikazioa" familiaren sakonunean jaiotzen dela eta "inguru hurbilenetan" jarraitzen duela.

Biktima batzuek Espainiako Gobernuaren konpromezu eza kritikatu dute, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentea ez baita ekitaldian agertu.

Jesus Caldera Lan ministro ohia, aldiz, bertan izan da eta Gobernuak biktimekin duen konpromezua "zalantzarik gabekoa, iraunkorra eta jarraia" dela defendatu du.

Terrorismoaren Biktimen VII. Kongresua New Yorken ospatuko dute datorren urtean.