Itxi

Mundua

Elkartasuna

Urte Berri tibetarra ez ospatzea eskatu du Dalai Lamak

Erredakzioa

Erbesteratuta dauden tibetarrak, bertan daudenak baino askatasun gehiago dituztela gogorarazi du Dalai Lamak.

Losarra, edo Urte Berri tibetarra, ez ospatzea eskatu die Dalai Lamak tibetarrei, Barack Onama AEBko presidentearekin bilera izan baino egun batzuk lehenago.

Dalai Lamak azaldu duenez, Tibeten dauden pertsonekin elkartasuna erakusteko da ekimen hau.

"Urte Berria ez ospatzeko adierazpenak entzun ditugu Tibeten. Euren erabakiak errespetatu eta bete egin behar ditugu", esan du Dalai Lamak. Horretaz gain, Erbesteratuta dauden tibetarrak, bertan daudenak baino askatasun gehiago dituztela gogorarazi du.

Urte Berri tibetarra

Urte Berri tibetarra, txinatarra edo japoniarra bezala, ilargian oinarritzen da.

Joan den urtean bezala, Dalai Lama bezala Dhramsalan herbesteratuta dauden tibetarrek ez dute urte berria ospatuko.

Iaz aho batez erabaki zuten urte berria ez ospatzea, Txinak hartutako erabakien harira Tibeten egin ziren protestak zirela eta.