Gizartea
Atxiloketak
Ustezko ETAko kidea, epailearen aurrean egoteko zain
Erredakzioa
Asteasu eta Villabona arteko ohiko kontrol batean izan egin zuten atxiloketa. Atxilotuak dokumentazio faltsua eta pistola zeraman. Bilboko EiTBren egoitzaren atentatuarekin erlazionatu dute.
Guardia Zibilak atzo Asteasu eta Villabona (Gipuzkoa) artean dokumentazio faltsua eta pistola bat zeraman ustezko ETAko kidea epailearen aurrera joatearen zain dago Madrilen.
Atxiloketa Institutu Armatuaren ohiko kontrol batean egin zen, ustezko ETAko kidea bertara bizikletaz heldu ondoren.
Dokumentazioa faltsua zela eta arma bat zeramala egiaztatu ondoren, Guardia Zibilak susmagarria Ibai Beobide Arza dela jakinarazi zuen.
Guardia Zibilak ETAk 2008ko abenduaren 31n Bilboko EiTBren egoitzaren kontra egindako atentatuarekin erlazionatu du atxilotua. 100 kilo lehergai barnean zituen furgoneta-bonba baten bidez egin zuten erasoa; eraikuntzak kalte handiak jasan zituen, baina ez zen zauriturik izan.