Itxi

Mundua

Erasoaldia

Afganistanen 12 zibil hil dituela aitortu du NATOk

Erredakzioa

Bi misil 300 metro desbideratu zaizkiela azaldu du NATOk. Asteburu honetan talibanen aurkako erasoaldi handia abiatu du Afganistanen.

Akats baten ondorioz 12 zibil hil dituela aitortu du NATOk. Antza, Afganistan hegoaldean zegoen matxinatuen babeslekuen kontra jo beharrean, beren helburuetatik 300 metro okertu ziren bi misil jaurti zituen.

Zibilen heriotzak saihestea

NBEk zibilenganako eta laguntza humanitarioa eskaintzen ari diren pertsonenganako errespetua eskatu ostean jazo da ezbeharra.

"Aukera hau erabili nahiko nuke erasoaldian parte hartzen ari direnei biztanleria zibila, laguntza humanitarioa eskaintzen ari diren pertsonak edota laguntza humanitarioa bera helburu militarrekin ez erabiltzeko", adierazi du Robert Watkins NBEko koordinatzaileak.

Zuhurtasuna

Bestalde, David Miliband Ingalaterrako Kanpo Arazoetako minitroak "aginte sinplistarik" ez duela egingo esan du, goiz delako tropak etxera noiz itzuliko diren jakiteko.

Milibanden ustez, erasoaldia arrakastatsua izaten ari da baina ez tropak etxera bigarren egunean itzultzeko beste.