Mundua
18 hildako eta 162 zauritu
Baliteke gidariaren oker baten ondorio izana Belgikako trenen talka
Erredakzioa
Herrialde hartako Gobernuak 18 hildako egon direla esan du, baina baliteke hildako gehiago egotea treneko bagoiren batean.
Biktimen kopurua handitu egin daitekeela ohartarazi dute agintariek, bidaiari batzuk trenean harrapatuta gelditu zirelako. Dena den, oraingoz zaila da jakitea hildako gehiago dagoen.
Belgikako komunikabideek jakinarazi dutenez, talka handia izan da eta gertakariaren lehen irudiak Twitter sare sozialaren bidez zabaldu dituzte.
Gertakaria 08:30ean izan da, Bruselatik gertu, bidaiari gehien dagoen unean, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko.
Talka "ikaragarria" izan da eta bi bagoi irauli dira, adierazi dio RTBF irrati-telebista publikoari bi trenetako batean zihoan bidaiari batek. Era berean, talka egin arte trenak ez duela abiadura mantsotu azaldu du.