Albisteak

Asteko disko berriak

Kaotiko eta Natural Project lan berriekin dira bueltan

Garazi Urdanpilleta

Bi euskal taldeek asteazkenean aurkeztuko dituzte lan berriak. Aguraingo taldeak Reacciona! diskoa aterako du eta Andoaingo taldeak, berriz, Discontinuidad lana dakar.

Kaotiko: Reacciona!. Estudioko seigarren lana dakar Aguraingo taldeak. Irmotasunez, indarrez eta abiadura handiagoz itzuli da taldea. Azkarateko (Nafarroa) Katarain estudioetan grabatu zuten diskoa 2009ko abenduan, haritz Harreguirekin. Nahasketak, berriz, Usurbilgo Higain estudioan egin dituzte eta masterizazioak, aldiz, Azkarateko (Nafarroa) Mamia Mastering Studio estudioetan egin dizkie Jonan Ordorikak. Ekoizpen musikalaz Kaotiko taldea bera eta Haritz&' || 'nbsp;Harregui arduratu dira. 13 kantu berri dakartza taldeak Reacciona! lanean.

Natural Project: Discontinuidad. Laukote andoaindarraren estudioko bigarren lan luzea da Discontinuidad eta 11 abesti bildu dituzte bertan. Aniztasuna izango da disko berriaren ezaugarri nagusia eta aniztasun horren erakusgarri dira lan horretan bildu dituzten bi birnahasketak eta Gorka Merchan zinema-zuzendari donostiarraren La casa de mi padre filmerako osatutako "Ispilua" abestia. Orain arte egindako ibilbidean bilakaera nabarmena izan duen arren, Natural Project taldearen musika 80ko hamarkadako musikaren eta egungo hainbat musika motaren arteko nahasketa da. Estilo hori ere izango dugu nagusi otsailaren 17an aurkeztuko duten disko berrian.

Bunbury: Las consecuencias. Zaragozako musikariak estudioko seigarren lana dakar asteartean. "Nire bizitzan grabatu dudan diskorik ilunena, sakonena da, baita down tempo handiena daukana ere. Bunbury bera arduratu da ekoizpenaz eta Tulsa taldeko Miren Izaren kolaborazioa izan du hainbat kantutan.&' || 'nbsp;

Pet Shop Boys: Pandemonium. 2009ko abenduaren 21ean Londresko O2 Arenan emandako kontzertua CD+DVD formatuan jarriko dute salgai asteartean. Stuart Pricek nahastu ditu kontzertuko 17 abestiak. Kantu horiek audio formatuan eskura daitezke deskarga digitalean. DVDaren grabazioa david Barnardek egin&' || 'nbsp; zuen eta DVDaren nahasketak, berriz, Dave Woodleyk. CD+DVDaz gain, DVDaren soinu-banda jarri dute salgai euskarri digitalean.

La Shica: Supercop. Estudioko bigarren lana dakar Elsa Rovayok. Javier Limonek ekoitzi du eta kopla, flamenkoa, funka eta hip-hopa uztartzen ditu.