Zinema
Giza Eskubideen Zinemaldia
'Simplemente', dantzari talde baten istorioa
Redacción
Film honetako protagonistek down sindromea dute eta Victoria Eugenia Antzokian estreinatu dute.
Giza Eskubideen VIII. Zinemaldia apirilaren 23 hasiko da, baina emanaldi berezia egin dute asteartean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian: ''Simplemente'' filma estreinatu dute bertan.
Dani Loredok Radio Euskadin egiten du lan. Urtzi Urrutiak pizzeria batean. Alberto Hermoso Abadiñoko supermerkatu batean apalak hornitzen aritzen da. Film luze honetako beren lagun batzuk, berriz, langabezian daude egun, adibidez, Saioa Larrea, Iñigo Hermoso eta Ana Mota.
Orain arte Euskadiko gazte-koadrila baten ohiko erretratua irudi lezake. Aldiz, oso talde berezia dugu hau. Lehenik eta behin, pasio handi batek lotzen ditu: dantza garaikideak. Izan ere, urteak eman dituzte koreografia bikainetan lan egiten beste dantzakide batzuekin Despertar los sentidos taldean. Gainera, guztiek down sindromea dute.