Albisteak

Tendentziak

Superheroiak galtzontziloetara iritsi dira

Luzia Zugadi

Pull in markak zientzia fikzioaren, komikien eta superheroien munduak gizonentzako barruko arropen bilduma honetan islatu ditu.

Batman fikziozko pertsonaiaren zalea bazara edota Flash Gordon gustuko baduzu, galtzontzilo hauek zuretzat diseinatuta daude.

Pull in markak zientzia fikzioaren, komikien eta superheroien munduak gizonentzako barruko arropen bilduma batean islatu ditu. Bilduma koloretsua eta originala atera du marka honek. Boxer diseinua duten galtzontzilo hauek, Supermanen, Batmanen, Gotham Cityko gaiztoen eta Flash Gordonen irudiak dituzte, besteak beste.

Nahiko garestiak dira, 40 euro inguru, eta batez ere gazteei zuzenduta daude.