Albisteak

Estudioko 2. lana

Rick Rubinek ekoitziko du Adelen disko berria

Garazi Urdanpilleta

Kantariarekin elkarlanean aritzen den Paul Epworthek esan du, disko berrirako, ekoizpen lanak Rubinen (Red Hot Chili Peppers, U2...) esku utzi dituela eta bera konposaketaz arduratzen ari dela.

Rick Rubinek ekoitziko du Adelen estudioko bigarren lana. Orain arte kantari britainiarraren ekoizpenaz arduratu izan den Paul Epworthek (Block Party, Primal Scream) esan du Adelekin lanean ari dela baina elkarrekin konposatzen ari direla, ez dela ekozipenaz arduratuko. "Rick Rubin izango da Adelen disko berriaren ekoizlea". Besteak beste Red Hot Chili Peppersekin, U2rekin, Gossipekin eta Johnny Cashekin lan egin izan duen ekoizle ezagunak hartu du musikari gaztearen bigarren lana ekoizteko ardura. 19 izeneko lanarekin (2008) izugarrizko arrakasta izan zuen eta bi Grammy eskuratu zituen (Artista Berri Onena eta Emakumezko Pop Interpretazio Onena).

Aurten kaleratuko du Adelek bigarren bakarlana.