Itxi

Politika

ETA gaitzetsi ez duela azpimarratu du Nafarroako Gobernuak

Erredakzioa

2011ko hautesundeetan egoteko "estrategia hutsa" dela uste du Javier Caballero Nafarroako jarduneko presidenteak.

Nafarroako Gobernuaren ustez, ezker abertzaleak aurkeztu duen dokumentua "betiko erretorikaren adierazpen berria" besterik ez da. Testuan zehar ezker abertzaleak ETA gaitzetsi ez duela nabarmendu du Javier Caballero Nafarroako jarduneko presidenteak. "Aipatu ere ez du egiten".

Ohar batean, Cabellok Nafarroako Gobernuaren erreakzioa bidali die hedabideei. Honen arabera, ezker abertzalearen dokumentuak "2011ko hauteskundeetan egoteko estrategia" bat besterik ez da.

Nafarroako jarduneko presidentearen esanetan, "argi dago bide hauek babesten dituen alderdi bat ezin dela demokrazia bateko alderdi politikoen sisteman egon".

Caballeroren esanetan, arazoak "ETAren izena darama". Ezker abertzaleak hiritarrak "engainatu nahi dituela" esan du, "hitz politak erabiliz".

"Oso azpimarragarria da dokumentuan biktimak ez aipatzea, baina ETAko presoak agertzea".