Politika
Kalteordaina, mehatxatzeagatik
Gorenak bertan behera utzi du Goikoetxeak Arrueri eman beharrekoa
Erredakzioa
Audientzia Nazioanalak bi urteko-kartzela zigorra ezarri zion Zigor Goikoetxeari Marisa Arrue Getxoko zinegotziari heriotza-mehatxuak egiteagatik, baina Gorenak bertan behera utzi du kalte-ordaina.
Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Zigor Goikoetxeak Marisa Arrue PPko Getxoko zinegotziari 2008an herio-mehatxuak egiteagatik ordaindu beharreko 6.000 euroko kalte-ordaina.
Joan den ekainean Auzitegi Nazionalak emandako sententziaren aurka akusatuak jarri zuen helegitearen zati bat onartu du Gorenak.
Auzitegi Nazionalak bi urteko kartzela-zigorra ezarri zion ekintza horiengatik. Auzitegi Gorenak zigor hori berretsi du baina bertan behera utzi du aipatutako kalte-ordaina. Izan ere, fiskalak eta Marisa Arruek ez zuten kalte-ordain hori eskatu; PPk, ordea, bai eskatu zuen.
Hala ere, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak agintearen aurkako atentatuagatik kartzela-zigorra handitzeko eskatu zuten, baina gorenak atzera bota zuen.
2008ko abuztuaren 10ean gertatu zen jazoera (goizeko 12:15 aldera) Biotz Alai plazan. Algortako jaietan akusatua Arrueri hurbildu eta mehatxu egin zion.
2002an zigortu zuten ere, irainak egotzita; orduan, Udaleko Osoko Bilkuran “harroputza”, “emagaldu” eta “ez duzu ihes egingo”.