Itxi

Gizartea

Bilbobus zerbitzua

Bi solairuko autobusak izango ditu Bilbok, Abusuko linean

Erredakzioa

'Bilbobus' berriak Bilboko kaleetan ibiliko dira urte bukaeran edo 2001 urtearen hasieran. "Bilborako espresuki" egin beharko dituzte eta 4 metrotik gora neurtuko dute.

Ibon Aresok, zirkulazio eta Garraio zinegotziak, Bilbok urte bukaeran edo 2001 urtearen hasieran bi solairuko bi autobus izango dituela jakinarazi du.

Bilbobusaren balantzea aurkezteko prentsaurrekoan, "esperientzia piloto" bat dela azpimarratu du Aresok. 56 autobus-lineako zerbitzua egingo dute autobus berriek, hain zuzen, Bihotz Sakratua eta Abusuko auzoa lotzen duena.

Garraio zinegotziak azaldu duenez, izapideak guztiak egin dituzte eta Maria Teresa Fernandez de La Vegak Ministroen Kontseilura eskakizuna eramatea besterik ez da falta. Aresoren hitzetan, "20 bat egunetan" izapideak bideratuta egongo dira eta ordutik aurrera, "Bilborako espresuki" egin beharko dituzte bidairientzako autobus horiek, ez baitira seriean fabrikatzen.

''Bilbobus'' berriek 4 metrotik gora neurtuko behar dutenez, Ministerioak araudia aldatu zuen, Bilboko Udalak eskatuta.