Artea
Arte garaikidea
ARCO 2010 azokak bere ateak ireki ditu
Erredakzioa
Iaz baino euskal galeria gutxiago izango dira aurten Madrilgo arte garaikidearen azokan. Krisialdia eta erakuslekuaren kostua izan omen dira beherakadaren arrazoiak.
Gaur hasiko da Madrilen ARCO 2010, arte garaikidearen azokaren 29.edizioa. Eztabaida sakonak izan dira barne antolakuntzan, eta barruko krisi horri krisi ekonomikoa ere gehitu behar zaio. Hala ere, Madrilgo IFEMA erakustokiak arte garaikidearen edizio berria hartuko du hilaren 21a arte. Los Angeles hiria izango da aurten gonbidatua, eta hamazazpi galeria izango dira bertan guztira.
"Ilusioz" eta "itxaropenez" beteriko edizioa da honakoa, antolatzaileen arabera. 25 herrialdetako 218 galeria izango dira guztira:&' || 'nbsp;margolanak, eskultura, instalazioak, argazkilaritza, bideoa, new media, marrazkiak eta grabatuak izango dira ikusgai.
AEBtako hiri handien tendentzia artistikoak AECOn izango dira, Kris Kuramitsuk eta Christopher Milesek aukeratutako 17 galerien eta 60 lanen bitartez.
Progrma orokorrean parte hartzen duten galerietaz gain, hainbat programa artistiko jarriko ditu martxan azokak:&' || 'nbsp;Solo Projects, Expanded Box, CinemaLoop eta Performing ARCO. 30 herrialdetako lanak ikusiko dira eta ARCO arte garaikidearen eta abangoardiazkoaren erakuslehio garrantzitsua dela baieztatuko dute horrela.
Euskal ordezkaritza txikiagoa izango da aurtengo edizioan. Hamazazpi galeria horietatik lau bakarrik izango dira euskaldunak: Carreras Mugica, Trayecto, Vanguardia eta Moises Perez Albeniz. Altxerri donostiarra edo Widsonr kulturgintza bilbotarra, adibidez, etxean gelditu dira. Krisialdia eta erakuslekuaren kostua izan omen dira erabaki horren arrazoiak.
Galeria bakoitzak bere eskaintza propioa darama. Gehienetan urtean zehar galerian bertan egon ohi diren izenen bildumarekin egiten dute bidaia Madrilera: artista gazteak, helduak eta ezagunak, tartean Richard Serra edo Txillida bezalako izar dizdiratsuak ere.