Itxi

Ekonomia

Ecofin

EBk ekonomia doitzeko neurriak ezarri dizkio Greziari

Erredakzioa

Herrialde heleniarrak defizit publikoa murriztea eta egiturazko erreformak berehala egitea nahi dute Europar Batasuneko Finantza ministroek.

Europar Batasuneko Finantza ministroek ekonomia doitzeko egutegi bat ezarri diote Greziari defizit publiko handia murrizteko eta egiturazko erreformak berehala egin ditzan.

Ecofinen Kontseiluak, Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministro espainiarraren buruzagitzapean, aintzat hartu du Greziako Gobernuaren konpromisoa 2010ean defizita % 4 murrizteko, BPGren % 12,75etik % 8,7ra, eta % 3tik behera uzteko 2012an asko jota.

Baina Greziako agintariek neurri gehiago iragarri beharko dituzte martxoaren 16an, doiketa prozesua ezarritako helburuetatik aldentzen bada.

Salgadok azpimarratu duenez, lehenengo aldia da EBren Kontseiluak Lisboako itunaren artikulu bat erabiltzen duela Estatu kide bati oharra igortzeko Batasuneko ildo makroekonomikotik desbideratzen ari delako.

Europako Batzordeak proposatuta, Ecofinek aholkuak helarazi dizkio Atenasi horren harira, eta publiko egitea erabaki du presio gehigarri gisa.