Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

Txapeldunen Liga: Olympiquek eta Unitedek, kanporaketak bideratuta

Erredakzioa

Olympique Lyonnaisek 1-0 irabazi dio Real Madrili, Makounen gol eder batekin. Milango Giuseppe Meazzan, Manchester Unitedek emaitza bikaina lortu du 2-3 irabazita.

Champions League: final-zortzirenak, joaneko partidak:

Olympique Lyonnais-Real Madril (1-0):

Real Madrilek Txapeldunen Ligako final-zortzirenekin duen madarikazioaren mamua berpiztu du Lyonen aurka galduta (1-0).

Bernabeun erabakiko da talde frantziarrak aldeko jarri duen kanporaketa. Makounek gol polita egin du, etxekoen joko onari eta ausardiari saria emanda.

Talde zuriak Gerlanden porrota jaso du berriz ere, sekula irabazi ez duten futbol-zelaian. Honako honetan, azken asteetan markatutako joera ona hautsi dute.

Fitxa teknikoa:

1 – Olympique Lyonnais: Lloris; Réveillère, Cris, Boumsong, Cissokho; Makoun, Toulalan, Pjanic (Kallstrom, m.79); Govou, Lisandro (Gomis, m.82), Delgado (Bastos, m.90)

0 - Real Madril: Casillas; Arbeloa, Ramos, Albiol, Marcelo (Garay, m.46); Mahamadou Diarra, Xabi Alonso, Granero; Kaká; Higuain (Benzema, m.64), Ronaldo

Golak: 1-0, m.47: Makoun

Milan-Manchester United (2-3):

Manchester Unitedek AC Milan mendean hartu du (2-3) gol-festa ederrean, final-zortzirenetako kanporaketa bideratuta utzita. Italiarrak irabazten hasi dira, baina bigarren zatian Ingalaterrakoak askoz hobeto aritu dira.

Golak:

1-0:&' || 'nbsp;Ronaldinho (4. min.)
1-1:&' || 'nbsp;Scholes&' || 'nbsp;(37. min.)
1-2:&' || 'nbsp;Rooney (65. min.)
1-3:&' || 'nbsp;Rooney (73. min.)
2-3: Seedorf (83. min.)