Itxi

Artea

Martxoaren 26ra arte

Dena prest Eibarko Antzerki Jardunaldien lehen emanaldietarako

Erredakzioa

Aurten 19 antzezlan izango dira ikusgai, horietatik bi erabateko estreinaldiak: 'El jardín del mundo' eta 'La huella'. Cuarta Pared madrildarren 'Siempre fiesta' lanak ireki ditu Jardunaldiak.

Eibarko Antzerki Jardunaldien 33.edizioa martxan da. Cuarta Pared madrildarren Siempre fiesta antzezlana izan da aurtengo lehen emanaldia. Café eta Rebeldías posibles lanen ondoren, trilogia baten hirugarren atala da Siempre fiesta.

Martxoaren 26ra arte, 19 antzezlan igaroko dira&' || 'nbsp;Hezkuntza Esparruko eta Coliseo Antzokiko eszenetatik. Horien artean bi izango dira erabateko estreinaldiak: El jardín del mundo, (martxoaren 16an) eta La huella (martxoaren 9an). Azken hori Txalo Produkzioak konpainiaren Arrastoa lanaren gaztelaniazko bertsioa da.

Antzerki zaleek hiru aukera emango dituzte La vida por delante lanaz gozatzeko. Jose Maria Pouk zuzenduta, Concha Velasco egongo da aktoreen zerrendaren buruan. Otsailaren 22an (astelehena), 20:30etik aurrera, eta otsailaren 23an, bi saiotan (19:00etan eta 22:00etan), helduko da antzezlan hori Coliseo Antzokira.