Albisteak

Bideo-jokoak

Atzerako kontaketa hasi da, 'Final Fantasy 3' iristear da

Luzia Zugadi

Martxoaren 9an helduko da Euskal Herriko dendetara joko arrakastatsu eta interesgarri hau. Final Fantasy 3-k Play Station 3 eta Xbox 360 bideo-kontsoletarako bertsioak izango ditu.

Gazteak aspaldi iragarri zizuen bezala, Final Fantasy bideo-jokoaren bertsio berriena martxoaren 9an helduko da Europako eta AEBetako dendetara.

Joko honek Play Station 3 eta Xbox 360 kontsoletarako bertsioak izango ditu eta, aurrikusitakoaren arabera, sekulako arrakasta izango du bideo-joko zaleen artean. Hain zuzen ere, abenduaren 17an jarri zuten salgai Japonian Final Fantasy 3 jokoa eta egun bakarrean milioi bat kopia saldu zituen.

1987an heldu zen merkatura Final Fantsayren lehen bertsioa eta ordudanik 92 milioi unitate saldu dituzte mundu osoan zehar. Historiako bideo-joko arrakastatsuenen rankinean hirugarren tokia betetzen du joko honek.

Final Fantasy Agito XIII

Hirugarren bertsio honetan, bi munduz osatutako istorio izugarri batean murgilduko da jokalaria. Hortik aurrera abenturaz betetako esperientzia ahaztezin batean barneratuko da.