Itxi

Motorra

Raid

Air Europa Bimont, bigarren Patagonian

K.I.

Erredakzioa

Wenger Patagonian Expedition Race raid lasterketa gogorreko helmugara bigarren postuan iritsi da Air Europa Bimont taldea.

Bost talde iritsi dira helmugara azken orduetan, euren artean ordu gutxi batzutako aldea zegoelarik.

Oztopoak izan dituzte bukaera aldera Air Europa Bimont taldekoek: Beagle kanalean piraguan zihoazela, elkarren artean asko aldendu dira, arauek utzitakoa baino gehiago, eta ondorioz 6 orduko zigorra jaso dute, bigarren postua arriskuan izan dutelarik. Trekking-ean egin beharreko azken 26 kilometroetan sendotu dute euren bigarren postua, Suitzako taldeari aurrea hartuz. Puerto Williams herrian amaitu dute, bigarren postuan.

Datorren ostiralean egingo da raid izugarri honen sari banaketa. Jon Ander Aranbalza, Urtzi Iglesias, eta Uxue Fraile (belaun batean min hartuta) euskal kirolariak, eta Saül Abril kataluniarrak lan ederra osatu dute.

SAILKAPENA (AMAITU DUTENAK):

1. 1. Helly Hansen-Prunesco Reino Unido 126 hrs. y 8 minutos
2. 16. Air Europa Bimont España 142 hrs. y 46 minutos
3. 4. Suiza Suiza 145 hrs. y 6 minutos
4. 9. Herbertz Alemania 145 hrs. y 18 minutos
5. 7. Gearjunkie.com Estados Unidos 147 hrs. y 31 minutos
6. 5. Untamed New England Canadá 148 hrs. y 17 minutos