Albisteak

Facebooken ikerketa

Harreman irekietan neskak zoriontsuagoak dira mutilak baino

Luzia Zugadi

Facebookek egindako ikerketa honen arabera, mutil ezkonduak hobeto sentitzen dira mutil ezkongabeak baino.

Erabiltzaileek zein harreman mota nahiago duten jakiteko asmoz, ikerketa sakon bat egin du Facebook sare sozialak. Horretarako sexuaren eta harreman motaren arabera sailkatu ditu erabiltzaileak eta ondorio garbi bat atera du: orokorrean, harreman irekietan neskak zoriontsuagoak direla mutilak baino.

Gainera, aipatutako ikerketak dio, mutil ezkonduak hobeto sentitzen direla mutil ezkongabeak baino eta egoera zibila zehazten ez duten erabiltzaileak gainerakoak baino negatiboak direla.

Bestalde, Facebook erabiltzen duten nesken %30ek ez dute bikoterik eta mutilen artean %40ra igotzen da kopuru hau.

Metodologia

Erabiltzaileen zoriontasuna neurtzeko, bakoitzak erabiltzen dituen hitz positiboak eta negatiboak neurtu ditu sare sozial ezagun honek. Hain zuzen ere, urtarrileko aste bateko lagina hartu dute ikertzaileek.