Itxi

Artea

Polemika lehen egunetik

Israelek protesta egin du ARCOn ikusgai den eskultura baten aurka

Erredakzioa

Enbaxadaren ustez, Eugenio Merino madrildarraren 'Stairway to Heaven' lanak ''juduak, israeldarrak eta beste batzuk iraintzen dituen elementuak ditu''. Lehen salmentetako bat izan da, 50.000 eurotan.

ARCOmadrid 2010&' || 'nbsp; arte garaikidearen Madrilgo azokak polemikearekin ireki ditu ateak. Komunikatu baten bidez, Israelek Espainian duen enbaxadak protesta egin du Madrilgo IFEMA&' || 'nbsp;erakustazokan ikusgai dagoen eskultura baten kontra. Eugenio Merino madrildarraren Stairway to Heaven lanak sortu du eztabaida. Israelgo ordezkarien ustez, eskulturak ''''juduak, israeldarrak eta seguraski beste batzuk ere iraintzen dituen elementuak ditu''''. ''''Adierazpen askatasuna edo askatasun artistikoa bezalako baloreak askotan aurreiritziak, estereotipoak edo probokazio hutsa mozorrotzeko erabili ohi dira. Mezu iraingarri batek ez du iraingarritasun nortasuna galtzen arte lan bat izateko helburua baldin badauka ere'''', gaineratu dute. Oraingo hau adibide horietako bat dela uste dute Israelgo ordezakariek, eta egoera zalatu nahi dutela eman dute jakitera, ''''jakitun izanda ere horrelako probokazioek arraskata izan ohi dutela''''.

Arte lana Bartzelonako&' || 'nbsp;ADN galeriaren espazioan dago ikusgai, eta ARCO azokaren lehen egunean saldu duten aurreneko lanetako bat izan da.&' || 'nbsp;Belgikako arte bildumazale pribatu batek erosi du, 50.000 eurotan.

Erlijioaren inguruko hausnarketa egin nahi du eskulturak. Horretarako gizonezko arabiar bat jarri du&' || 'nbsp;Merinok, makurtuta eta otoitz egiten. Arabiarraren gainean, eta belauniko, apaiz katoliko bat ageri da; eta, azkenik, guztien gainetik, rabino bat. ''''Helburua ez da probokazioa'''', esan du egileak jardunaldiaren lehen orduetan, bere eskulturak sortu behar zuen eztabaida jakin baino lehen.