Itxi

Athletic Club

Munduko Kopa prestatzekoa

Paraguayko selekzioak Athleticen aurka jokatu nahi du a

Erredakzioa

Munduko Kopa prestatzeko partida hau jokatuko dela baieztatuz gero, martxoarean 3an jokatuko litzateke.

Paraguayko futbol selekzioak Athleticen aurka jokatu nahi du martxoaren 3an Munduko Kopa prestatzen hasteko. Data horretan Nigeriaren aurka jokatzekoak ziren paraguayarrak Londonen, baina partida hori bertan behera geratu da.

Paraguayko Futbol Asoziazioko presidentea den Juan Angel Napoutek kazetariei esan dienez Gerardo Martino hautatzaileak Athleticen aurka jokatu nahi duela proposatu omen du.

Ondoren, Paraguayk Irlandaren aurka jokatuko du Dublinen maiatzaren 25ean, Boli Kostaren aurka martxoaren 28an eta Greziaren aurka Zurichen ekainaren 2an.