Itxi

Bitxikeriak

Polemika telebistan

Turkiako kate bati isuna jarri diote Tintin erretzen erakusteagatik

Erredakzioa

Aurretik, Irratiko eta Telebistako Kontseilu Gorenak, gutxienez, beste bost telebista kate isundu ditu antzeko delituak egiteagatik.

Tintinekn istoriotxo klasiko baten emisioak 33.000 dolar balio izan dizkio Turkiako telebista kate bati. Komunikabideak kontrolatzen dituen Estatuko erakundeak istorioaren protagonista erretzen erakusteagatik isundu du, izan ere, jarrera hori tabakoaren aurkako legearen kontra doa eta arauak leku publikoetan erretzea debekatzen du.

Hala ere, ez da horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia. Aurretik, Irratiko eta Telebistako Kontseilu Gorenak gutxienez, beste bost telebista kate isundu ditu antzeko delituak egiteagatik. Turkiako telebistak 2008an tabakoaren legea onartu zuenetik erretzearekin erlazionatutako irudiak zentsuratu egiten ditu.

Iaz Gobernuak erretzeko debekua eraikin publiko guztietara zabaldu zuen, baita jatetxeetara eta tabernetara ere. Neurri honen helburua erretzeko ohitura murriztea zen, baina inkesten arabera ez du eragin handirik izan.