Albisteak

Tendentziak

Salgai daude jada 'Beckham Gazelle Vintage Mid' Adidas zapatilak

Luzia Zugadi

Hiru modelo ezberdin daude eta prezio aldetik oso garestiak dira (199 euro inguru).

Bere emaztearen bide bera jarraituz, David Beckham futbolaria disenatzaile lanetan dabil azkenaldian. Hain zuzen ere, Adidas kirol-markarekin elkarlanean aritu da Beckham eta Gazelle modelo mitikoan inspiratuta, Adidas zapatila hauek diseinatu ditu.

''David Beckham Gazelle Vintage Mid'' zapatilak Gazelle modeloaren imitazioa dira, baina, estilo ‘retroagoa’ dute eta kolore nahiko erakargarriak dituzte.

Argazkian ikusten den bezala, gorri, zuri eta urdin koloreetan saltzen dituzte eta larruz eginak daude. Prezio aldetik oso garestiak dira, 199 euro inguru balio dute.