Itxi

Ekonomia

Bilera

PSOEren plana baldintzarik gabe ez dutela babestuko esan du EAJk

Erkorekaren ustez, PSOEk "baldintzarik gabeko" babesaren bila dabil. "Horretarako ez gaude", nabarmendu du jeltzaleak.

EAJk ez du PSOEren politika ekonomikoa "baldintzarik gabe" babestuko duen akordioa sinatuko, Josu Erkoreka bozeramailearen hitzetan. Gaur goizean Jose Antonio Alonso sozialisten ordezkariarekin bildu da jeltzaleen bozeramailea.

Akordiotara iristeko prest azaldu da Erkoreka, baina ez itsu-itsuan, eta ez Jose Luis Rodríguez Zapatero "zulotik ateratzekoak".

Erkorekaren ustez, PSOEk "baldintzarik gabeko" babesaren bila dabil. "Horretarako ez gaude", nabarmendu du jeltzaleak. "Gobernuak bizitza konponduko dituenak bilatzen baditu, ez dute EAJren erantzunik izango".

Alonsorekin izan duen bileran, bere "ezustekoa" azaldu du, PSOEk eztabaidarako bi bide zabaldu dituelako: Gobernuarena (Elena Salgadok gidatuko du) eta bestea Parlamentuarena (Alonsok zuzendutakoa).

Bilerak 90 bat minutu iraun ditu. Hitzarmena ez dutela "sinatzeagatik sinatuko" esan dio Erkorekak Alonsori. Hala ere, itunak beharrezkoak direla esan du EAJko ordezkariak.

Ekonomiaren errekuperazioari buruzko datuetan bat ez datozela ere azaldu du Erkorekak.

EAJrekin izandakoaz gain, Coalicion Canaria, ERC eta Iuko ordezkariekin ere bilerak egingo ditu Alonsok gaurko egunean zehar.