Politika
Eskaera Auzitegi Gorenari
Fiskalak Hernaniko alkatearen zigorra berrestea eskatu du
Erredakzioa
Fiskalak urte bateko kartzela zigorra eta zazpi urterako gaitasungabetzea eskatu du alkatearentzat, ustez T-4ko atentatuaren egileak omentzeagatik. Defentsak absoluzioa eskatu du.
Marian Beitialarrangotia (ANV) Hernaniko alkatearen urte bateko kartzela zigorra eta zazpi urterako gaitasungabetzea berrestea eskatu dio fiskalak Auzitegi Gorenari. Antza, Hernaniko alkateak T-4ko atentatuaren egileak omendu zituen.
Bere ustez, ekitaldiaren bideoa ikusi ostean "argi dago ez zela berezkotasunik egon" alkatearen jarreran. "Pentsatutako mezu bat zen, ez zituen begiak paperetik altxatu", azpimarratu du fiskalak.
Bestalde, Iñigo Iruin defentsak absoluzioa eskatu du edo, behintzat, zigorra egindakoarekiko "proportzionala" izatea.
Bere ustez, alkatearen helburua "solidarioa zen, ez ETArekin, ezta atentatuarekin ere, baizik eta atxilotuen egoerarekin", izan ere Poliziaren torturatu zituztela salatu zuten. "Zazpi urteko gaitasungabetzea ez da zigor p`roportzionala".
Beitialarrangoitiak honakoa esan zuen Iruñean egindako ekitaldi batean: "Lehenik eta behin, eskaini diguzuen adorea, besarkada eta txaloak, sutsuak, Igor Portu eta Mattin Sarasolarentzat, eta Espainia zein Frantziako espetxeetan sakabanatuta dauden euskal preso politiko guztientzat. Maite zaituztegu!".