Osasuna
Valladoliden aurkakoa
Galan (Osasuna): "Partida zailenetako bat izango da"
Asier Legarda
Taxoare
Valladolid bolada txarrean izanagatik, gorritxoen harrobiko jokalariak ez du erraztasunik espero.
Valladolidek ez du inoiz Lehen Mailako norgehiagoka bat irabazi Iruñean (Osasunari egin bisita batetan irabazi zuten, baina Gasteizen izan zen, zelaia itxita zutenez Mendizorrotzan jokatu behar izan baizuen lehia hura Osasunak), eta Nafarroako hiriburura egin 23 bisitetan zazpi berdinketa besterik ez dituzte lortu Pucelakoek. Horrez gain sasoi honetan jokatu hogeitabi jardunaldietan gaztelarrek hiru partida besterik ez dituztela irabazi aintzat hartuz gero, badirudi partida erraza izango dutela Jose Antonio Camachoren mutilek.
Hargatik, Jorge Galan aurrelariak ez du hori hala izango denik uste: "Jokatu aurretik dena eginda dugula dirudi, baina partida zailenetako bat izango dela uste dut nik. Bizia dute jokoan eurek eta irabazi nahi badugu erne zelairatu beharko dugu. Tranpa itxurako partida da guretzat. Hori bai, irabaztea lortuz gero aurrerapauso itzela emango dugu eta hori da asmoa", adierazi du gorritxoen aurrelari gazteak, Espainiako 21 urtez azpikoen selekzioarekin bilduta izan ostean Taxoarera itzulita.