Gizartea
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hilda aurkitu dute Leganeseko etxe batean
Erredakzioa
25 urteko biktima zerbitzari zen bertan. Beste bi zauritu aurkitu dituzte, horietako bat, bere buruaz beste egiten saiatu den ustezko erasotzailea. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
25 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute, beste bi zauriturekin batera Leganeseko etxebizitza batean, Madrileko Erkidegoko 112 Larrialdiek jakinarazi dutenez.
Ezbeharra 14:00ak aldera jaso da Doctor Fleming kalean. Biktimak bertan lan egiten zuen zerbitzari eta ustezko erasotzailea larri zaurituta dagoen 35 urteko gizon bat da.
Lehenengo ikerketen arabera, erasotzailea bere buruaz beste egiten saiatu da. Gizonak zauri bat zuen lepoan, odoletan zegoen eta egoera larrian Doce de Octubre ospitalera eraman dute.
Zauri arinak zituen -besoa apurtuta zuen- 75 urteko emakume bat ere zegoen etxean.