Itxi

Mundua

Lagundutako suizidioa

Bikotekideari hiltzen lagundu zion BBCko kazetaria aske utzi dute

Erredakzioa

Ray Gosling 70 urteko gizonezkoak dokumental batean onartu zuenez, bikotekide ohia hil zuen buruko kuxin batekin itota, HIESak eragindako mina handiegia bazen hala egiteko akordioa zuten eta.

Epaileak bikotekideari hiltzen lagundu ziola aitortu zuen BBCko kazetaria behin-behineko askatasunean utzi dute.

Ray Gosling homosexualen eskubideen aldeko ekintzaileak, 70 urtekoak, dokumental batean onartu zuenez, bikotekide ohia hil zuen ospitalean buruko kuxin batekin itota, HIESak eragindako mina handiegia bazen hala egiteko akordioa zuten eta.

"Akordio hori genuen. Eta horixe egin nuen", adierazi zion BBCri: "Medikuek esan zuten ez zegoela zereginik eta mina oso handia zela. Orduan, buruko kuxina hartu eta ito egin nuen".

Goslingen adierazpenek berpiztu egin dute lagundutako suizidioren inguruko eztabaida juridiko eta morala.

Auzitegietan ere arazoak eman dituen arren, lagundutako suizidioak legez kanpokoa izaten jarraitzen du Britainia Handian eta 14 urteko espetxeratzearekin zigortzen da. Gaitz terminalak dituzten Britainia Handiko herritar asko Suitzara joaten dira hiltzera, bertan legezkoa delako lagundutako suizidioa eta laguntzen dutenak ez dituztelako auziperatzen.