Gizartea
Gertakizuna
9 urteko mutiltxo bat sastatuta hil dute Erresuma Batuan
Erredakzioa
Poliziak azaldu du 20 urte inguruko gizonezko bat atxilotu dutela, hilketaren egilea izan litekeelakoan, baina oraindik ez dute informazio gehiago zehaztu.
Bederatzi urteko mutiltxo bat sastatuta hil da Bradford herriko (Erresuma Batua) etxe batean, Poliziak informatu duenez.
Agenteak atzo arratsaldean bertaratu ziren etxebizitzara, telefono abisu bat jaso eta gero. Umea ospitalera eraman zuten, baina han hil egin zen, zaurien larritasunaren ondorioz.
Poliziak azaldu du 20 urte inguruko gizonezko bat atxilotu dutela, hilketaren egilea izan litekeelakoan, baina oraindik ez dute informazio gehiago zehaztu.