Itxi

Bitxikeriak

13 urtez saiatu ostean

Britainiar batek haurra izan du berezko 18 aborturen ostean

Erredakzioa

"Loteria asmatzeko aukera gahihago dituzu ez eragindako 18 abortu izateko baino, zorte txarra eukitzeagatik", bere medikuak esan duenez.

33 urteko britainiar batek, Angie Bakerrrek, ama izatea lortu du 13 urtetan berezko 18 abortu izan eta gero.

Jasandako arazoa, jada konponduta, anomalia genetiko batekin lotuta dago; anomaliaren eraginez, globulu zuriek embrioiei eraso egiten zieten, gorputzarentzat elementu arriskutsuak zirelakoan.

"Emozionalki errusiar mendi baten antzekoa izan da. Haurdun geratzen nintzen bakoitzean, ondo irtetea eta beste abortu batean ez bukatzea desiratzen nuen. Izan ere, beti pentsatu izan dut senda zitekeen arazoa zela", Bakerrek azaldu duenez.

Dena aldatu zen Asan Shehata mediakuak Baker artatu zuenean. Shehata berezko abortuetan aditua da, Gizarte-Segurantza britainiarrekoa.

Shehatak esan duenez, soilik behin entzun izan du Bakerren antzeko kasurik: "Berezko 18 abortu kopuru handia da. Loteria asmatzeko aukera gahihago dituzu ez eragindako 18 abortu izateko baino, zorte txarra eukitzeagatik".