Itxi

Beste kirolak

Majori

Hegats-igeriketa: Bost munduko txapeldun Ordizian

K.I.

Erredakzioa

Maila handiko parte hartzaileak espero ditu antolakuntzak, tartean munduko txapeldun izandako bost kirolari.

Hegats-igeriketako nazioarteko X. txapelketa burutuko da larunbatean Majori igerilekuan.

Maila handiko parte hartzaileak espero ditu antolakuntzak, tartean munduko txapeldun izandako bost kirolari. Urpeko Ekintzen Munduko Konfederazioak nazioarteko kirol ekitaldi aipagarrien zerrendan mantendu du Ordiziako txapelketa, bere garrantzia azpimarratuz.

Txapelketa larunbatean burutuko da, bi jardunalditan: goizeko 10:00etan hasiko da lehenengoa eta arratsaldeko 16:30ean bigarrena.