Itxi

Ekonomia

Istripua Lezaman

Eusko Trenen istripua "errepika daiteke", sindikatuen arabera

ESK, LAB eta ELAk bi orduko lanuztea iragarri dute datorren otsailak 23rako, EAEANean izango den epaiketaren harira, tren-gidariaren heriotzaren ondoren "legez kanpoko greba" egin zutelakoan.

ESK, LAB eta ELA sindikatuetako Garraio arduradunek, Gontzal Gallegok, Carlos Guineak eta Gurutze Gorraizek hurrenez hurren, Lezamako trenbidearen egoera salatu dute, izan ere, Eusko Treneko tren-gidari bat urriaren 8an hil zenetik istripu bat izan eta gero, trenbidea "berdin jarraitzen du", horregatik "berriz gerta liteke".

Halaber, datorren otsailak 23rako bi orduko lanuztea iragarri dute, enpresa-batzordearen kide batzuren kontrako salaketa eta Euskal Auntonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian egingo den epaiketaren harira. Batzordearen kideei ustezko "legez kanpoko greba" batera deitzea egotzi diete, euren lankidea hil eta gero lanuztea egin zutelako.

Horrez gain, ohartarazi dute bost pertsona bakarrik zeudela trenean istripuaren egunean; horregatik trena jendez gainezka egon balitz "ezbeharra izan zatekeen".

"Herritarrak beldurtzea ez da istripu bat errepika daitekeela esatea. Gertakari bat baieztatzea da: istripua berriz gerta daiteke", nabarmendu dutenez.

Guzti horren aurrean, EuskoTrenen zuzendaritza "sorgorra" da langile eta erabiltzaileekiko "gure arazoak konpontzen dituzten neurririk artikulatzen ez dituztelako", besteak beste, frenatzeko sistema bat aipatu dute.