Itxi

Politika

Andoainen

200 lagun inguru, Egunkariaren itxieraren zazpigarren urteurrenan

Redacción

Gaurko ekitaldian, bihar hedabidea itxi zutenetik zazpi urte beteko direla eta hainbat euskal herritan elkartasuna erakusteko ekitaldiak egingo direla gogorarazi dute.

Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Egunkariaren itxieraren zazpigarren urteurrena ospatu da. Izan ere, bihar zazpi urte betetzen dira hedabidea itxi zutenetik. Bertan 200 pertsona baino gehiago bildu dira elkartasuna erakusteko eta kausa artxibatzea eskatu dute.

Ekitaldian bost inputatuak egon dira: Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai eta Xabier Oleaga. Eurekin batera gizarte, kultura eta euskal erakundetako hainbat ordezkari izan dira.

Euskal gizarteak zazapi urte hauetan erakutsitako "etengabeko" laguntasuna eta elkartasuna eskertu du Torrealdaik

Horretaz gain, Egunkaria ez zutela "ETArekin harremana zuelako itxi", baizik eta "kultura, hizkuntza eta informazioa jasotzeko eskubidea babesteagatik", adierazi du Torrealdaik.

Gaurko ekitaldian, bihar hedabidea itxi zutenetik zazpi urte beteko direla eta hainbat euskal herritan elkartasuna erakusteko ekitaldiak egingo direla gogorarazi dute.