Itxi

Artea

Arte garaikidea

Camilo Ontiverosek jaso du ARCOren Illy saria

Erredakzioa

Mexikarrak Los Angeleseko artista onenari saria eskuratu du hiriaren "espiritu esperimentala" irudikatzen duelako, Panorama: Los Ángeles ataleko komisarioen arabera.

Los Angeleseko artista onenari, Illy saria, Camilo Ontiveros mexikarrarentzat izan da Arte Garaikideko Nazioarteko Azokan, ARCO 2010. Steve Turner Contemporary galerian dago ikusgai bere lana, antolatzaileek azaldu dutenez. Epaimahaia Panorama:&' || 'nbsp;Los Angeles ataleko komisarioek osatu dute (Kris Kuramitsu eta Christopher Miles) eta Illycaffe delakoaren arte zuzendaria, Carlo Bach. Beraien ustez, Ontiverosek "Los Angelesen espiritu esperimentala" irudikatzen du.

Ontiveros (1972, Mexico) genero eta kezka ezberdinak azalerazten ditu, inmigraziotik hasi eta hirien ekonomiara, artearen prozesuetatik igaroz. ARCOn aurkezten duen lanean, Los Angeleseko ekonomia informala azaltzen du:&' || 'nbsp;erabilitako garbigailuak erosi eta artelan berrietan bihurtzen ditu. Beste batzuk, ordea, galeriaren txoko batean uzten dituzte, birziklatuak izan daitezen.

Los Angeleseko 17 arte galerietatik, 12 hartu dute parte eta parte hartzen duten 60 artistek.