Itxi

Politika

Bi urteko kartzela-zigorra

Zigor Goikoetxea atxilotuta, Arrue zinegotzia mehatxatzeagatik

Erredakzioa

Auzitegi Nazionalak ezarritako bi urteko kartzela-zigorra baieztatu du Auzitegi Gorenak eta epaia atera hiru egunetara atxilotu dute Goikoetxea.

Polizia agenteek Zigor Goikoetxea atxilotu zuten atzo gauean Algortan, PPko Maria Arrue zinegotziari heriotza mehatxuak egiteagatik ezarritako bi urteko kartzela-zigorra betetzeko.

"Gara" egunkariak argitaratutakoaren arabera, kale-jantzian zeuden agenteek taberna batean atxilotu zuten Goikoetxea gaueko hamabiak pasata.

Auzitegi Nazionalak ezarritako bi urteko kartzela-zigorra baieztatu du Auzitegi Gorenak eta epaia atera hiru egunetara atxilotu dute Goikoetxea.

Goikoetxea 6.000 euroko fidantzapeko askatasunean zegoen eta Fiskaltzak delitu terroristak leporatzen zizkion arren, mehatxua egotzi diote.

Horretaz gain, zinegotziarekin hitz egitea, beregana hurbiltzea eta Arrue sarritan egoten den lekuetara joatea debekatu zioten.

Zigorra eragin zuten gertakariak 2008aren abuztuaren 10ean jazo ziren.